‘Sinbiosia: Egonaldia beste artisten jardutean` Programa – 2022ko otsailaren 3tik 5era

‘Sinbiosia’-k, artisten arteko elkartrukerako urrutiko programak, esanahi berria eman nahi dio egonaldiaren ideiari, esperientziaren eta jardute artistikoaren garrantzia azpimarratzeko. Proposamena hainbat latitudeko artisten arteko, fisikoak izan behar ez diren lanen elkartrukea da, eta lan horien inguruko gogoeta, hirugarren bat sortzen duena.

Bilbon bizi den Camila Tellez artistak Solange Jacobsekin lan egin zuen, eta Pablo Martek, Bilbotik ere, Kiri Dalena artista filipinarrarekin. Hau guztia ondorengo lan saioen eta aurkezpenen zikloan erakutsiko da.

Osteguna, otsailak 3

10:30 -13:30: Lan saioa Camila Tellezekin (aurrez aurrekoa).
“Welcoming bodies. gorputza egiten duten testualitateak.”

Bilboko Rekalde Aretoa Elkartruke artistikoan eta lanaren sormenezko garapenean jarraitutako prozesu eta estrategien inguruko elkarlaneko saioa. Doakoa, izena ematea ezinbestekoa da.

18:00: Solange Jacobsen lanaren aurkezpena: egile perutarrak bere lan prozesuei buruz hitz egingo digu, feminismoan eta kritika kolonialean zentratzen direnak, musikaren eta performanzaren bitartez (online).

Solange Jacobsen jarduteari buruzko informazio gehiago: https://solangejacobs.hotglue.me/

18:30: Camila Tellezen lanaren aurkezpena: Txileko Santiagokoa jatorriz, gaur egun Bilbon bizi da. Bere jardute artistiko berrian, idazkeraren, ahotsaren eta irudiaren bitartez forma hartzen dute performatibitateak, migrantziak, genero ikuspegiak eta autobiografiak (aurrez aurrekoa eta streaming).

Camila Tellezen jarduteari buruzko informazio gehiago: https://vimeo.com/user10326124

19:00: Elkarlanaren emaitza den lanaren aurkezpena. Bi hilabete elkarrizketan eta elkartrukean igaro ondoren, Solange Jacobsek eta Camila Tellezek euren prozesuaren aurkezpen performatiboa egingo dute, jarraian horri buruz elkarrizketan arituko dira (aurrez aurrekoa eta streaming).

Ostirala, otsailak 4

10:30 -13:30: Lan saioa Pablo Marterekin (aurrez aurrekoa). Bilboko Rekalde Aretoa Elkartruke artistikoan eta lanaren sormenezko garapenean jarraitutako prozesu eta estrategien inguruko elkarlaneko saioa. Doakoa, izena ematea ezinbestekoa da.

18:00: Kiri Dalenaren lanaren aurkezpena: artista filipinarrak bere lana aurkeztuko digu, bidegabekeriak, desberdintasun sozialak eta giza eskubideak ardatz dituzten artelan eta filmak (aurrez aurrekoa eta streaming).

Kiri Dalenaren jarduteari buruzko informazio gehiago: https://documenta-fifteen.de/en/lumbung-members-artists/kiri-dalena/

18:30: Pablo Marteren lanaren aurkezpena: Cadizen jaio zen eta Bilbon bizi da, Pablo Marte artista, idazle eta ikertzailea da. Gaur egun, jardute sintomatiko eta intertestuala garatzen du, non osagai biografikoak, anekdotikoak, ezustekoak, bizipenezkoak, etab., baita alegiazko elementuak, irreala edo sinestezina dena, biltzen diren narratiba anitzeko egituretan (online).

19:00: Elkarlanaren emaitza den lanaren aurkezpena Pablo Marteren eta Kiri Dalenaren artekoa, eta artisten arteko elkarrizketa (aurrez aurrekoa eta streaming).

Larunbata, otsailak 5

11:30 – 12:30: Hitzaldia Sajjad Abbas

Bagdadko Arte Ederren Institutuan lizentziatua (2014).

Sajjad Abbas artista eta eragileak graffitiekin eta arte urbanoarekin lan egiten du leku pribatu eta publikoetan. Kalean egindako bere artelanek manifestatzaileek adierazitako desirei heltzen diete eta eroritakoei ahotsa ematen diete. (online).

13:00 – 14:00: Mahai-ingurua artista parte-hartzaile guztiekin: Solange Jacobs, Camila Tellez, Pablo Marte eta Kiri Dalena. Sajjad Abbasek parte hartuko du (online).

IZEN-EMATEA:

Doakoa, toki mugatua. Izena ematea ezinbestekoa dahonako helbidean: hello@movingartists.org

Beharrezkoa da izen-abizenak, NANa eta zein tailerrean parte hartu nahi duzun adieraztea.

Online saioak https:/www.movingartists.org/ webgunean.

Mugikortasun urriko egoeran jarraitu arren, Moving Artists-en ez diogu elkartruke proiektuak egiteari uko egin nahi izan. Horregatik, bestelako mugikortasun moduak pentsatu ditugu.

“Sinbiosia”-k esanahi berria eman nahi dio egonaldiaren ideiari, esperientziaren eta jardute artistikoaren garrantzia azpimarratzeko. Proposamenak honako hauek planteatzen ditu: fisikoak izan behar ez diren lanen elkartrukea – testua, bideoa, soinua, mugimendua, etab. – hainbat latitudeko artisten artean, eta lan horien inguruko gogoeta, hirugarren bat sortzen duena; prozesuaren bukaeran aukera egongo legoke lan horiek aurrez aurre gauzatzeko.

Guztira 4 artista gonbidatuko dira: Tokiko 2 (EAE), eta krisi edo gatazka egoeran dagoen eremu baten atzerritar 2, zeinek elkartrukean parte hartuko duten.

Gatazka eremuko artistak fisikoa ez den lan bat (A) bidaliko dio tokiko artistari (EAE).

Era berean, tokiko artistak lan bat (B) bidaliko dio beste artistari, bi norabideetan elkarreki-kotasuna zabalduko duena.

2 hilabeteko epean, artista hauek online elkarrizketak izango dituzte, eta bakoitzak beste lan bat sortu beharko du (C eta D) jasotakoa abiapuntua duelarik eta horren inguruko go-goeta eragingo duena.

Proiektuaren bukaeran lanak aurkeztuko dira eta konferentzia bat antolatuko da, non artista parte-hartzaileak bilduko dituen mahai-ingurua sortuko den.

Mugikortasun egoerari egokitzeak objektuari beharrean, praktikari lehentasuna ematen dion proiektua sortzea ahalbidetu digu, eta, horrela, elkarlanerako eta egoteko zeharkako era proposatu dugu, MA-ren planteamenduan oinarrizkoak diren kontzeptuak.

Artista parte-hartzaileak:
Solange Jacobs, Camila Tellez, Pablo Marte eta Kiri Dalena. Sajaad Abbas Konferentzia eta Paloma Polok mahai-inguruetan parte hartuko dute.


Kiri Dalena artista bisuala eta zinemagilea da. Bere artelanen ardatzak bidegabekeria, desberdintasun sozialak eta giza eskubideak dira. Dalenak bakarka zein kolektibotan egiten du lan, horren adibide dira Southern Tagalog Exposure (2001 2008 aktibo) eta RESBAK (Respond and Break the Silence Against the Killings, 2016 gaur egun). Los Baños Filipinako Unibertsitatean Giza Ekologia lizentziatura ikasi zuen eta Mowelfund Film Institutee an 16 mm ko zinema dokumentala. Ateneo Arte Saria (2009) eta Filipinako Kultura Zentroko Trece Artistas (2012) sariak jaso zituen. Bere lanak, besteak beste, nazioarteko erakusketa hauetan erakutsi dira: Singapurreko Bienala 2013, Fukuokako Asiako Artearen Trienalean 2014, Asia Pazifikoko Arte Garaikidearen Trienalean 2015, Yakartako Bienalean 2017, eta Berlineko Bienalean 2020. Argazkilaritza kolonialari buruz egin duen lan berria Koloniako Rautenstraucht Joest museoan erakusten ari da. https://documenta-fifteen.de/en/lumbung-members-artists/kiri-dalena/


Camila Téllez. (Txileko Santiago, 1982). Diziplinez haragoko artista, Bilbon bizi da. Azkenaldian, Eszter Katalin artista hungariarrarekin batera Transición Primaveral (2020 ) mini seriea garatu du, banpirismoari buruzko proiektu queer eta autobiografikoa. Bestalde, Joel Englundekin (Suedia) DAS hasi zuen. Artists in Refuge program, zainketa prozesuan eta kalteberatasun egoeran dauden artistentzako babeslekua (2022).
Nire jardute artistiko berrian, idazkeraren, ahotsaren eta irudiaren bitartez forma hartzen dute performatibitateak, migrantziak, genero ikuspegiak eta autobiografiak. Bizi naizen eremuetan, nortasun adierazpenak esploratzen ditut, baita publikoarekiko harreman eta distantziak ere lekuen bitartekaritzarako hainbat proposamenetan. https://vimeo.com/user10326124


Pablo Marte (Cádiz, 1975) artista, idazle eta ikerlaria da. Gaur egun, jardute sintomatiko eta intertestuala garatzen du, non osagai biografikoak, anekdotikoak, ezustekoak, bizipenezkoak, etab., baita alegiazko elementuak, irreala edo sinestezina dena, biltzen diren narratiba anitzeko egituretan. Bartzelonako Ikus entzunezko Eskola Munizipalean Zinema eta Telebistagintzan graduatu egin zen eta Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen. Bere lana hainbat testuinguruetan erakutsi izan du: XXVI. Irudiaren Azterketaren Jardunaldietan C2M an (Móstoles, Madril), C3A an (Kordoba), Bilbaoarte Fundazioan, Carreras Múgica Galerian (Bilbo), O Cineclube n (Compostelako Donejakue), HANGAR Centro de Investigação Artística n (Lisboa), Tabakaleran (Donostia), Azkuna Zentroan (Bilbo), Kadist Art Foundation en (Paris), Artiumen (Gasteiz), besteak beste.


Solange Jacobs egile perutarra, artista bisuala, musikaria eta performerra da. Bartzelonako Arte Garaikideko Museoko (MACBA) Ikasketa Independenteen Programako (PEI) bekadun ohia. Espainia eta Peru artean bizi eta lan egin dut 2010. urtetik aurrera.
Bere lanaren motibazioak feminismoaren eta lan antikolonialaren eremuan kokatzen dira. Hala eta guztiz ere, definizio hauek eta euren konfigurazio akademikoa alde batera utzita, bi gune horiek baliabidetzat erabiltzen ditu bestelako genealogia zurtz, ezeztatu eta aitortu gabeak bilatzeko. Beren konplexutasuna dela eta akademiaren radarretik at geratzen baitira. Eta gehienbat gorputzaren memorian gordetzen direnak, eta pertsonala, familiartekoa, etxekoa edo basatia denaren esparruan sailkatzen direnak. https://solangejacobs.hotglue.me/


Sajjad Abbas. Licenciado en en el Instituto de Bellas Artes de Bagdad (2014).
El artista y animador Sajjad Abbas trabaja con grafittis y arte urbano es espacios públicos y privados. Sus obras de arte en las calles abordan los deseos expresados por los manifestantes y dan voz a los caídos. https://gallery.qatar.vcu.edu/city-limits/