Moving Artists irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, Bilbon sortua 2017ko urtarrilean.
MovingArtistsek ideia eta motibazio nagusi batekin lan egiten du: praktika artistiko garaikidea desagertzeko arriskuan dagoen ondare immateriala da, eta babestu egin behar dugu, dela gatazka-egoeretan, dela krisialdietan.
Gure erakundearen lana da artisten, artearen eta kulturaren langileen mugikortasuna erraztea, kultura-isolamenduko eremuak sorburu zein jomuga gisa harturik. Gure arabera, artisten bizipena bide zuzena da aniztasunean hezteko eta etorkizunari begira ondarea sortzeko.
Gure konpromiso soziala kontzeptu berritzaile bat da gizartean eta kulturan esku hartzeko:
Ondarea ez da mugatzen monumentuetara edo artelanetara; pertsonengan dago ondarea, pertsona horiek dituzten esperientzien, ikaskuntzen eta transmisio eta sorkuntza soziokulturaletan. Artea oso kanal ahaltsua da komunikatzeko, aditzera emateko eta kritika soziala egiteko, eta, horregatik, artistak dira gure programetako protagonistak.
Aldaketa positiboak eragin ditzakeen ondare garrantzitsu bakarra dago: elkarrizketa, pentsamendu kolektiboa eta elkarrekin eta guztiona denaren alde lan egitea..